Netflix sortu zenean, gaztelera, ingelesa eta frantsesa hizkuntzak ziren nagusi. Pixkanaka hizkuntzak gehitzen joan da plataforma, baina euskara ez dago horien artean. Horregatik jarri dute martxan ekimen hau. 24 ordutan 300 sinadura baino gehiago lortu dituzte.
Disney +
Netflixekin ez ezik, Disney Plusekin ere kanpaina bat abiatu zuten 2020ko abenduan, bertako edukiak ere euskaraz jarri zitzaten. Eskaera hau guraso euskaltzale talde batek hasi zuen, Disney-k ez ditzala "euskaldunak diskriminatu” eskatuz.
Jaurlaritzak Disney-ri Hego Euskal Herrian estreinatzen ziren filmak euskaraz ere estreinatzea proposatu zionean, multinazional estatubatuarrak ez zuela inongo interesik argitu zuen. Hiru hilabete eta gero, kanpainak aurrera jarraitzen du eta helburua lortzeko ahaleginek ere bere baitan jarraitzen dute.