Azken astean 327 kasu positibo agertu dira Bizkaian, 100.000 biztanleko 464,04 intzidentzia tasarekin. Horien artean, gehienak 40 eta 64 urte bitarteko pertsonak izan dira.
Proba egin eta positibo eman duten kasuen artean, arrazoi nagusia beste pertsona kutsatu batekin egon izana izan da azken egunetan,hots, kasuen %53,2a. Sintomak eduki izanagatik, berriz, %31,4a.
Txertoa
Txertaketak pasa den abenduan hasi ziren Euskadin eta dagoeneko zaharren etxeetako 17.000 pertsona txertatu dituzte. El Correok adierazi duenaren arabera, Osakidetzak aste honetan 14.700 txerto gehiago jarriko direla aurreikusi du.
70 urtetik gorako pertsonak lehenetsi dituzte txertoak jartzerako orduan. Biztanleriaren %17a dira, hau da, 375.000 pertsona. Horiekin batera, osasun-langileek, mendekotasun handia duten pertsonek, hauen zaintzaileek eta klinika pribatuetako langileek ere txertoa jasoko dute.
Aurrerago, gainontzeko osasun-langileak, supermerkatuetakoak eta garraio publikoetako gidariak, besteak beste, hasiko dira txertoa jasotzen. Horiek guztiak urteko lehen eta bigarren hiruhilekon txertatuta egotea aurreikusten du Osakidetzak.