Pandemiak gizartean, ekonomian, politikan eta artean izandako ondorioak islatuko dituzte erakusketek. Helburua askotariko irakurketei indarra ematea dela adierazi du erakusketaren arduradunak, “obra eta gune batzuen eta besteen arteko oihartzunak agertzea”.
Zabalguneko eta Abandoko udaltegietako erakusketak gaur, hilak 18, zabalduko dituzte. Mariaren Bihotzekoa otsailaren 20an, eta Euskal Museokoa 22an. Guzti hauek apirilaren 7ra arte egongo dira ikusgai.
Artelanen aukeraketa
Ekaitzaren ostean deialdiaren emaitza da erakusketa hau. Sortzaile batzuek 128 obra aurkeztu zituzten 2020an eta Andrea Estankona, Aimar Arriola eta Maite Martínez de Arenaza epaimahaidk 25 aukeratu dituzte. Aukeratuak izandako proektuen egileek 2.000 euro jasoko dituzte eta erakusketan ikusgai daudenen artean, 5.000 euroko bost sari emango dira.