Irekiera kontzertua martxoaren 5ean izango da, arratsaldeko 19:00etan Euskalduna Jauregian. Beethovenen 9. sinfonia re minorrean opus 125 ‘Coral’ ospetsua interpretatuko du Bilbao Orkesta Sinfonikoak, Bilboko Koral elkartearekin batera.
Hilaren 6an Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Gustav Mahlerren 4. sinfonia sol maiorrean joko du arratsaldeko 19:30ean, Semyon Bychkov zuzendariaren agindupean.
Bai 6an eta baita 7an ere, Elkarte Filarmonikoan, Les Dissonances orkestra europarraren Mozarten biolinerako kontzertuen integrala entzuteko aukera egongo da, David Grimalen gidaritzapean. Azkuna Zentroan, berriz, ] W [ Ensemble-k Mozart eta Beethovenen haizerako kintetoak joko ditu.
Gainera hilaren 7an, Mozarten Requiem re minorrean K.626 obraren emanaldia ere egongo da Euskalduna Jauregiko Auditorioan, Iker Sanchezek zuzendu eta Bilbao Sinfonietta orkestrak interpretatuko duena, Bilboko Koral Elkartearekin batera.
Sarreren salmenta bihar, hilak 24, hasiko da. Aldez aurretik erosi ahal izango dira, baita kontzertu-aretoetan emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago ere.
Familientzako emanaldiak
Aurrekin joan ahal izateko ikuskizunak ere egongo dira, Barakaldoko Udal Kontserbatorio Profesionaleko Orkestraren eta Bilboko Koral Elkartea-Jesus Guridi Orkestraren eskutik. 3 urtetik gorakoentzako, Companyia Princep Totilau-k, Mozartland emanaldia eskainiko du. Horrekin batera, Orthemis Orquestrak, “A tempo d’umore” obra komiko eta musikala interpretatuko du, Mozart, Beethoven, Schubert eta J. Straussen musikarekin.
Zinemetan ere hainbat lan egongo dira ikusgai. “Vienako musika Pantaila Handian”, Kubrick, Polanski, Visconti eta Daldryren filmei buruzko elkarrizketa eta “Zineak Mozart maite du”, Austriako jenioaren musikan zehar bidaiatzen duena “Afrikako oroitzapenak”, “Closer”, “Elvira Madigan” eta “Bizi arteko zigorra”.