Negoziaketaren helburua hiru alaba dituen familia baten kaleratzearen aurrean, etxebizitza bat bermatzea da. Maizterrak abenduaren 10an ezarrita zegoen kaleratze data atzeratzea lortu zuen, baina
Burututako ekintza eta salaketari esker, sindikatuak enpresarekin elkarrizketa bat lortu zuen “familiaren egoerari konponbide bat bilatzeko asmoz”. Bilboko Udalak konpromiso instituzional batzuk hartzea lortu zuen, familiak bizi zuen kaleratze arriskuari lotutakoak, besteak beste. Jon Bilbao, Bilboko Etxebizitza zinegotzia eta Bilboko Udal Etxebizitzen presidentea multinazionalarekin negoziaketetan parte hartzera “gonbidatu” zuten.
“Proposatzen genuen hiru aldetako negoziaketari bide eman ordez, Bilboko Udalak negoziaketatik kanpo utzi dute Maizterren Sindikatua, zeinak, familia kaltetuaren eskubideak defendatzeaz gain, negoziaketarako bidea irekitzeko aitzindari izan den”.
Erabaki horren aurrean, Maizterrak Sindikatuak salaketa publikoa eta ekintza sindikalak burutzeko dinamika bat jarriko du martxan. #BilbaoBlackstonenAurka kainpaina hasiko du eta “Blakstonek kaleratzen du, udala konplize” lelopean.