Euskal Herriko herritarren %55 erdalduna dela adierazi dute. Hori horrela izanda, “herritar helduen euskalduntzea beharrezkoa dugu, guztion eskubideak bermatzeko zubia delako”. Horretarako, euskaltegiak beharrezkoak direla argudiatu dute, urtero 45.000 herritarretik gora euskara bertan ikasten duela esanez, baita pandemiak sortu duen egoera “ezohikoan” ere.
Euskal Herriko administrazioek arloari “bultzada estrategikoa” eman behar zaiola uste dute. Sortutako dinamika honek, hiru ardatz izango ditu: 2021eko gutuna, Bultza euskaltegiak! ekitaldiak eta Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! Egizu zure ekarpena dinamika.
Lehenengo ardatzari dagokionez, Euskal Herriko administrazio nagusiei gutunak bidaliko dizkiete, datozen urteetan euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasotzeko asmoz.
Bultza euskaltegiak! dinamikaren bitartez, ekitaldi “xumeak” eskainiko dituzte martxoaren 28an eguerdiko 12:00etan. Oraingoz, 45 gune dituzte ekitaldi hauek aurrera eramateko baina behin betiko zerrenda ez dute oraindik itxi.
Azkenik, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! Egizu zure ekarpena kanpaina ere abiatu dute, martxoaren amaierara arte irekita egongo dena. Aurten Korrika ospatu ezin izanaren ondorioz, aurrekontuan “zuloa” izan dutela diote. Hori dela eta, herritarren sostengua nahi dute: “aurten bultzada txiki bat, eta hurrengo ikasturtean izango den KORRIKAk babes erraldoia jasoko duelakoan gaude, benetan behar dugu-eta