Joxe Arantzabal izan da ekimen honen arduraduna eta honek, Argian adierazi duenaren arabera, Kubricken filmak aukeratu ditu hura izan delako bere bizitzan gehien eragin dion zinema-zuzendarietako bat. “Uste dut film hori izan dela zirrara handien eragin didan pelikula”, esan du A Space Odissey pelikulari buruz.
Beraz, orain, Kubricken A clockwork orange, Fear and Desire, Killer’s Kiss, The Killing eta Paths of Glory, besteak beste, euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera dago.