Suhiltzaileak desados agertu dira txertaketa-taldeen ordenaren aurrean

uriola.eus 2021ko ots. 25a, 12:41

Covid-19aren kontrako txertoa jartzeko txertaketa-programaren kudeatzaileek ezarritako ordenaren aurka agertu dira Euskal Herriko suhiltzaileak, hauen ustez “txertaketa-taldeen artean diskriminazio larriak antzematen baitira”.

Txertaketa-programaren kudeatzaileak ordena eta kasu bakoitzean eman beharreko txerto mota ezartzeaz arduratzen dira. Hauen erabakien arabera, Estatuko Segurtasun eta Polizia Autonomikoei txertoa jartzen hasiko dira laster. Horren aurrean, LAB sindikatuak bat egin du euskal jendartean eman den kritika sozial handiarekin eta Espainiako Gobernuak ezarritako eta gobernu autonomikoek aplikatutako lehentasunaren aurka: “anbulantzia-gidari gehienek, adibidez, egunero Covid19-ko gaixoen garraioan lan egiten dutenek, ez dute txertorik jaso oraindik eta ezta irakaskuntzako langile gehienek ere”.

Euskal Herriko Suhiltzaileen Zerbitzuetako LABeko atal sindikaletatik kexatu egin dira ere. Haien ustez osasun publikoko zerbitzuetako edozein talde, pertsonal sanitarioa eta soziosanitarioa, edo irakaskuntzako edozein talde txertatu beharko litzateke larrialdi-zerbitzuen aurretik.