Munduak bizi duen osasun egoera zaila izan arren, “indarkeria matxistak ez du etenik izan eta krisialdiak eragin zuzena izan du eremu feminizatuetan, bereziki egoera irregularrean dauden emakume langileen eremuan”. Hori dela eta, aurtengo martxoaren 8an ere, “erdigune eta bazter guztietan” mobilizatuko direla adierazi du Emakumeen Martxak. “Bizitzak sostengatzeko ardurak kolektibizatzeko eta botere harremanak errotik aldatzeko, sistema kapitalista, heteropatriarkal, arrazista arrakalatzeko feminismoan” antolatu eta kolektiboki borrokan jarraituko du Euskal Herriko Mugimendu Feminsitak.
Mugimendu feminista gaurkotzen eta indartzen ari direla diote, “arrazakeria bistaratu eta landuz, herri eta auzoetan aliantza sareak ehunduz, borrokarako espazioak zabalduz eta mundu mailako ekintzetan parte hartuz”.
Urtero bezala, martxoaren 8an kaleak eta plazak beteko dituzte “Euskal Herri feminista, antikapitalista eta antirrazista” batengatik borrokatzeko. Euskal Herriko Mugimendu Feminisitak manifestazioa deitu du arratsaldeko 19:00etan Jesusen Bihotzetik abiatuta.
Emakumeen Nazioarteko Eguna
Gainera, hainbat ekintza antolatu ditu Bilboko Gazte Sare Feministak, goizean zehar egingo direnak. 11:00etan Atzerritar bulegoan, Pio Baroja plazan, 12:00etan pentsionistekin bat egingo dute udaletxe aurrean eta 13:00etan Iberdrolan, Euskadi plazan.