Larunbatean, hilak 6, goizeko 11:30etan emango zaio hasiera, harrera baten bidez. 12:00etan emakume langileen ardura izatetik asistentzia lanen sozializazioraren inguruko hitzaldia emango dute Itaiako bi kidek. 16:30ean lan-sektore feminizatuen analisia egingo dute mahai-inguru batean EH Feministak Nikak, asistentzia lanetan aditua den abokatuak eta Bilboko Itaiak.
Jardunaldiak kontzertu akustiko batekin amaituko dira, arratsaldeko 19:00etan.