Emakumeei omenaldi berezia egiten die Emazte izeneko diskoarekin. Unibertso musikal “folkloriko” honetan artistaren esentzia erakusten digula adierazi du Syntoramak: “mundura irekita dagoen emakume euskaldun bat, askea, ama eta abeslaria, gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren alde egiten duena”.
Gitarra akustikoak, batzuetan elektrikoak, erabiltzen ditu disko honetako abestien musika sortzeko. Gaur egungo soinuak eta soinu tradizionalak nahasten ditu, hala nola, txalaparta.
Aurrekariak
Etchegoyenek disko hau sortu baino lehen, beste pare bat proiektu sortu ditu: Lex Voix Basques eta Compostelle, Du Pays Basque à Saint-Jacques. Gainera, Frantziako hainbat herrietan, Argentinan eta Estatu Batuetan egon da “euskal komunitatea ezagutarazteko”.