Martxoak 8

Hainbat ekintza burutu dituzte Bilbon emakume langilearen eguna dela eta

uriola.eus 2021ko mar. 8a, 18:32

Gora borroka antirrazista lelopean goizeko 11:00etan hasi dira martxoaren 8ko ekintzak Bilbon. Lehena, atzerritar bulegoan egin dute, ostean pentsionistekin batera udaletxera hurbildu dira eta azkenik eguerdiko 13:00etan Euskadi plazan pobrezia energetikoaren aurkako ekintza egin dute. 

Euskal Herriko mugimendu feministak manifestazioa deitu du arratsaldeko 19:00etan, Jesusen Bihotza plazatik. 

Emakume langilearen eguna dela eta, URIOLAN elkarrizketa ezberdinak argitaratuko ditugu astean zehar. Ez galdu!