Gizon beltz bat erasotzeagatik hainbat pertsona epaituko dituzte bihar Bilbon

uriola.eus 2021eko martxoaren 16a

Erasoa otsailaren 13an geratu zen Bilboko Errekalde auzoan. SOS Arrazakeriak azaldutakoaren arabera, 20 eta 25 urte bitarteko 6 gaztek 52 urteko gizon beltz bat jipoitu zuten. Erasotzaileak bihar epaituko dituzte, Bilboko Buenos Aires kaleko epaitegietan, eta 11:30ean erasotuari babesa adierazteko bertaratzeko deia zabaldu du SOS Arrazakeria taldeak.