Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformak ekimena egingo du larunbatean

uriola.eus 2021ko mar. 17a, 10:06

Haurrentzako hainbat ekimen ugari antolatuko ditu Irati Gurasoekin EH-ra plataformak martxoaren 20an, Zoriontasunaren Nazioarteko Egunean, Casilda parkeko pergolan 12:00etan. Porrotx eta Zugame ipuin kontalaria izango dira bertan. Horrekin batera, aulkien jolasean parte hartzeko aukera izango da. Honen bidez, motxiladun umeen ta beraien gurasoen eskubideen alde egin nahi dute.

Martxoaren 8an Iratik 3 urte bete zituen. Hori dela eta, kartzelatik atera eta gurasoengandik banandu zuten. Iratiren gurasoak Aranjuezeko kartzelan daude orain, baina El Duesora (Kantabria) hurbilduko dituzte datozen egunetan.