OEEk kalean bizi diren migratzaileen aldeko kontzentrazioa deitu du bihar

uriola.eus 2021ko mar. 24a, 11:14

Ongi Etorri Errefuxatuakek kontzentrazioa deitu du bihar, hilak 25, 18:00tan udaletxearen aurrean. Errolda eta bizitokia izateko eskubidea aldarrikatu nahi du honen bidez.

Bilboko udaletxeak kalean bizi diren gazte-migratzaileen taldeak aterarazten dituela salatu nahi du OEEk protesta honen bidez. Era berean, haien gauza guztiak zakarrera botatzen dituztela eta egoera honen aurrean “inongo aukerarik” ematen ez zaiela gaineratu du.

Hori dela eta, bihar udaletxearen parean elkarretaratzea egingo dute kaleko migratzaileen aldeko protestan, "eskubide guztiak denontzat edonon" izan daitezen aldarrikatuz.