58. linea da egun Kobeta, Masustegi eta Mintegitxueta auzoak hiriarekin konektatzeko dagoen baliabide bakarra. Udan linea honen maiztasuna murriztu zuen Bilbobusek, eta horren ostean ordutegiak ez direla ohikotasunera itzuli salatu dute auzo hauetako elkarteek. Ondorioz, bertako auzokideek medikura, eskolara, erosketak egitera, lanera etab. joateko geroz eta zailtasun gehiago pairatzen dituztela azaldu du Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak.
Bilbobusek bere aldetik, linearen murrizketa aurrekontu arazoen eta erabiltzaile kopuruaren beherakadaren ondorio bat dela azaldu du baina FAVBk erabiltzaileen kopuruaren inguruan egindako analisia "erabat okerra" dela dio, ez dutelako koronabirusak ondorioztatutako egoera kontuan hartu: konfinamendua, ERTEak, telelana, eskola, merkataritza eta ostalaritza itxierak... .
Lineak jasandako murrizketa salatzeko mobilizatzeko deialdia zabaldu dute larunbatean Kobeta, Masustegi, Mintegitxueta, Arestizabala eta Altamirako auzo elkarteek.