Dara Bilbok ekitaldi ugari eskainiko ditu apirilean

uriola.eus 2021eko martxoaren 29a

Dara Bilbo Euskaltegi Sareak hainbat ekitaldi dakartza apirilerako, hilaren 9tik 30era egingo direnak. Oraingoan gehienak online izango diren arren, maiatzean kalean gauza gehiago egitea espero dute.

Puntua-trikot tailerrarekin hasiko da apirileko agenda. 4 saio eskainiko dituzte apiriletik ekainera bitartean jertse bat egiteko tailerrean eta Arantza Ares Ortegak eskainiko du Jitsi plataformaren bidez apirilaren 9an eta 30ean arratsaldeko 18:30ean. Tailerrarekin batera, hilaren 9an garagardo dastaketa literarioa egingo da 20:00etan Mario Birretiren eskutik.

Apirilaren 21ean Miren Agur Meabek “Nola gorde errautsa kolkoan” solasaldia egingo du Hamburgo Platz Bira Kultur Gunean arratsaldeko 19:00etan. Hurrengo egunean Berbalaguna-Mintzapraktika taldeekin batera Autu-mautua, online solasaldia, antolatu dute Jitsi aplikazioaren bidez 18:30ean. Itziar Aceves ingeniaria izango da bertan argindar fakturaz gehiago hitz egiten.

Azkenik, hilak 23an On Ekin Nutrizioako Andrea Larrea eta Nahia Zeziagak Afari On eta Osasungarriak tailerra eskainiko dute 18:30etan online bidez. Eta 28 eta 29an Nola Irakurri Nutrizio Ikerketak tailerra Indautxuko AEK Euskaltegian 17:30ean.