XII. Gaztezulo bideo lehiaketa martxan da

uriola.eus 2021ko mar. 31a, 10:27

Gaztezuloren aurtengo bideo lehiaketarako lanak aurkezteko epea apirilaren 5ean hasi eta maiatzaren 21ean 12:00etan amaituko da. Irabazleak 1.200 euro irabaziko ditu.

 

Edoizein gaiari buruzko bideoa aurkeztu daiteke, beti ere aurten errodatuak, originalak eta argitaratu gabeak badira. 1 eta 3 minutu bitarteko iraupenekoa izan behar du. Ezinbestekoa da Gaztezulo paperezko aldizkaria, aldizkari digitala edota Gaztezulo.eus webgunea azaltzea eta edukia euskarazkoa izatea.

Bideo guztiak jasotzean epaimahaikideak izango diren Jon Plazaola aktoreak, Ane Irazabal kazetariak eta Izaskun Arandia zinema ekoizleak lanak baloratu eta garaileak jakinaraziko dituzte ekainean egingo den sari banaketan. 1. postua lortzen duenak 1.200 euro irabaziko ditu, 2. postuan geratzen denak, berriz, 300 euro. Ikusleen saria Gaztezuloren webgunean jakinaraziko da maiatzaren 28an 12:00etan eta irabazleak Gaztezuloko hainbat produktu jasoko ditu sari moduan.