UEFAk, herrialdetako futbol federazioek eta jokalarien sindikatuek Eurocopa urtebetez atzeratu zuten 2020an. Aurten berriro martxan jarri ondoren, Bilboko San Mames estadioa egoitza posibleen artean dago.
Eurocopa honi EZ plataformak! ez Bilbon ez Euskal Herrian txapelketa hau ez dutela nahi irmoki adierazi dute. Izan ere, Euskal Selekzioari ofizialtasuna ukatzen zaion bitartean "zapaltzaile zuzenak diren Espainiako eta Frantziako Estatu burgesen selekzioek" Euskal Herrian jokatu ahalko dutelako.
Gainera, Bilboko udaletxeak UEFAri San Mamesen publikoaren presentzia konfirmatu diola adierazi du plataformak. Pandemia dela eta, inoiz baino beharrezkoagoa ikusi dute aurten honen kontra agertzea. Osasun-egoera gehiago kaskartu dezakeen ekintza bultzatzea salatzen du Ecuador Etxeak. Horrekin batera, “espainiolismoak” prozesu honetan zehar funtsezko paper bat jokatuko duela adierazi du: “Euskal Herriaren eta langileriaren askapena helburu duen proiektua, erreakzionarioa den espainiar nazionalismoari kontrajarria baitago”.
Hori dela eta, elkarretaratzea deitu dute apirilaren 10ean San Mamesen.