Joan den astean Eusko Jaurlaritzak 100.000 biztanleko 400eko intzidentzia tasa gainditzen duten herrialdeak perimetralki itxiko zituela adierazi zuen. Gaur argitaratu da udalerri eta herrialde horien bigarren zerrenda, eta Bilbo 383ko intzidentzia tasarekin eremu gorritik kanpo geratu da.
400eko intzidentzia tasa gainditzen duten udalerrietan, itxiera ezarriko da. Bertako biztanleek alboko udalerrira mugitzeko aukera izango dute soilik erosketak eta ariketa fisikoa egiteko. Gainera, bertako taberna eta jatetxeek ordutegia murriztu beharko dute, 06:30etik 9:30era goizez eta 13:00etatik 16:30era arratsaldez. Barnealdeko kirol-jarduerei dagokienez, ezingo dira 4 pertsonako taldeak baino gehiago izan, talde profesional eta federatuak ez badira. Kirol-instalazioetako aldagelak eta dutxak itxi beharko dira, igerilekuetan izan ezik; horietan, gehieneko edukieraren %35ekin erabili ahal izango dira.