Gizon bat hil da gaur Bilboko itsasadarrean itota

uriola.eus 2021ko api. 8a, 09:54
Irudia: SOS Deiak - 112

Poliziarengandik ihesean zebilen gizon batek Bilboko itsasadarrera jauzi egin eta bertan ito da.

Jakinarazi dutenez, Udaltzaingoak San Inazio auzoan auto bat lapurtzen harrapatu duenean korrika atera eta itsasadarrera salto egin du. Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Gurutze Gorria bere bila aritu dira eta 06:10ak aldera aurkitu dute hilda San Inazio parean.

Hilotza bertatik ateratzeko eskatu du epaileak eta ikerketa hasi dute gertatutakoa argitzeko.