Datuek gora egin dute azken egunetan. Eusko Jaurlaritzak eman dituen azken datuen arabera, 145 positibo berri atzeman dira gaur hirian eta 1.397 azken 14 egunetan.
Pasa den astelehenean eremu gorrian zeuden udalerrien zerrenda jakinarazi zutenean, Bilbo kanpoan gelditu zen, 383 kasuko intzidentzia-tasarekin. Egun hauetan zehar agertu diren kasu berriekin, aldiz, 400era iritsi da. Beraz, datorren astetik aurrera egoerak hobera egin ezean, neurri berriak ezarriko dira hirian:
Itxiera perimetrala ezarriko da, ondoko udalerrira soilik erosketak edo kirola egitera joan ahal izango dira, jatetxeen eta tabernen barrualdea 06:30etik 9:30era eta 13:00etatik 16:30era egongo dira irekita, ezingo dira lau pertsonako taldeak baino gehiagoko kirol-jarduerak egin, talde profesional eta federatuak ez badira, eta kirol-instalazioetako aldagelak eta dutxak ez dira erabilgarri egongo, igerilekuetan izan ezik; horietan, gehieneko edukieraren %35a erabili ahal izango da.