Larunbatean Alde Zaharra, Bilbo Zaharra eta Sanfraneko kaleetara jaitsiko direla adierazi du sindikatuak, “argi uzteko etxebizitza ez dela negozio bat”. Krisiaren ondorioz, desjabetuentzako etxebizitzaren arazoa eguneroko borroka bihurtu dela jakinarazi dute.
Gainera, maiatzaren 9tik aurrera emango den aurreikusitako etxegabetze masiboa ere salatu nahi dute, aurretik izan diren beste hainbatekin batera. Informazio gehiago
Horren aurrean irtenbide bakarra "antolaketa eta elkarlaguntza" dela argi dute.
???? Apirilak 17 (larunbata), 18retan MANIFESTAZIOA!
— AZET Etxebizitza Sindikatua (@AzTaldea) April 11, 2021
Hurrengo larunbatean, Alde Zaharra, Bilbo Zaharra eta Sanfraneko kaleetara jaitsiko gara, argi uzteko etxebizitza ez dela negozio bat. Krisiaren ondorioz, etxebizitzaren arazoa eguneroko borroka bihurtu desjabetuentzako ???? pic.twitter.com/nrpEf19Eow