Pandemiak eta konfinamenduak antzinatik datorren arazo bat agerian utzi duela aitortu du dederazioak: sinhogarismoa. “Profil eta arazo desberdinetako ehunka pertsona bizi dira gure kaleetan, gure kutxazainetan...” eta hauek jasaten dituzten erakundeen utzikeria, diskriminazioa, mespretxua eta tratu txarrak salatzen ditu.
Horrekin batera, 2021eko aurrekontuen azterketa batean, larrialdiko ostaturako aurrekontu-saila murriztu egin zela kexu da federazioak, pertsona guztientzat oinarrizko beharrak asetzeko "baliabide nahikorik ez" dagoelako.
Federazioaren hitzetan, “neurri hori hilabete batzuetako adabaki hutsa dela salatu nahi dugu, eta ekainetik aurrera jende horrentzako irtenbideak eskatzen ditugu”.