Euskalmet, euskal metereologia agentziak argitaratutako datuen arabera, bihar apirilak 13, eguzkitsu egongo da eta arratsaldean erdi mailako hodeiak zein goi-hodeiak tartekatuko dira. Haizeari dagokonez ekialdeko haizea ibiliko da.
Tenperaturak berriz, minimoak gutxi jaitsiko dira (2º) eta maximoak gaurkoekin alderatuta nahikoa igoko dira (18º).