Kanpaina udal ordezkaritza duten talde politikoekin adostutako neurrien multzoa da, eta iaz bultzatutako lehen planaren jarraipena da. Merkataritzari zuzendutako kanpaina honek berrikuntzak ekarriko ditu aurten.
Atxikitako establezimenduei epigrafe berriak gehituko zaizkie, hala nola: irudi pertsonalaren arloko zerbitzuak (ile-apainketa, estetika, masajeak), argazkigintza, garbitegiak eta gimnasioak.
Aurtengo aurrekontua handiago denez, bonu gehiago egingo dituzte, guztira 64.115 izango dira, bakoitza 30€-koa, erdia udalak jarriko du eta beste erdia herritarrek. Web plataforman eta Kutxabanken sarrerak saltzen dituzten kutxazainetan erosi ahal izango dira. Aurtengoan 65 urtetik gorako pertsonek ere erosi ahal izango dituzte establezimenduetan, horrela, teknologia berriak erabili ohi ez dituzten pertsonak ere Bilboko Bonuen abantailez baliatu ahal izango dira.
NAN bakoitzeko bost bonu erosi ahal izango dira, tiket bakoitzeko, berriz, gehienez lau. Establezimenduei dagokienez, muga 150 bonukoa da.