Beste bi pertsona atxilotu dituzte Kopako finalaren aurretiko istiluengatik

uriola.eus 2021ko api. 13a, 10:40
Irudia: Sare Antifaxista

Apirilaren 3an Athletic eta Realaren arteko finala jokatu baino ordu batzuk lehenago, futbol zaleak Poza kalean batu ziren "aglomerazioak eta istiluak" sortuz. Hori dela eta, lau pertsona atxilotu dituzte guztira, egun horretako gertaerak leporatuta.

Pasa de ostegun eta ostiralean bi mutil gazte atxilotu eta epailearen esku jarri zituzten. Atzo, berriz, beste bi pertsona identifikatu eta atxilotu zituzten.

Ikerketa zabalik dago oraindik, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egotea.