Egun horretan bertan manifestazioa antolatu dute 18:30ean Eliptika Plazatik eta apirilaren 27an “Alderdi Komunistaren eraikuntza eta masa borroka” izeneko mahai-ingurua ere eskainiko dute 18:30ean Bilborock-en. Bertan Nadia Perezek, Sabin Aranburuk eta Nahia Santanderrek izango dira Alderdi Komunistaz eta haren “eraikuntza prozesuan borroka-esparru ezberdinen arteko harremanaz” hizketan.
“Dominaziorik eta zapalkuntzarik gabeko gizarte baten alde gaitasunez arituko den indar antolatu bat sendotzea” egungo eginbehar politikoa dela dio kontseiluak. Gainera, “kapitalismoaren kritikak eta gatazka sozialak klase ikuspegitik lantzeko proposamenek” azken urteotan hartu duten pisu berezia ere nabarmentzen du.