Supersur izenez ezagutzen den proiektua 4,2km-ko luzera izango duen eta Arnotegi mendiaren azpitik igaroko den tunela eta Bolintxu ibaiaren gainetik joango den zubibidea eraikitzean datza. Dinamikaren ustez “zehaztutako garraio politikak tokian tokiko administrazioek egindako ahaleginekin kontraesanean daude” eta Aldundiak bere politikak garraio eskaeran ardaztu beharrean, inbertsioak etengabe bide azpiegituretara bideratzea salatzen du. Horrekin batera proiektuaren hasierako eta behin-behineko obraren aurrekontuaren aldea “nabarmena dela adierazi du.
Azkenik, Pagarrasiko mendi magalean dagoen Bolintxuko ibarrean sor daitezkeen inpaktuak “oso kaltegarriak” direla dio dinamikak eta zubia eraikiz gero, bertan izango diren inpaktuak nabarmenak izango direla.
Borroka honekin aurrera jarraitzeko, manifestaziora eta “bizikletada”-ra batzeko deia egin dute apirilaren 24 eta 17an.