17 urtetan zehar abandonatuta egon ondoren, 2017an auzoko bizilagunek "berreskuratutako" espazioa da Errondoko. Lau urte daramatza “auzoa berpizten, auzokideen elkargunea izaten, auzoko sarea ehuntzen eta auzokide orori espazioa eta babesa ematen”.
Auzo Etxeak argi du Eroskik Errondoko husten badu auzoko gizarte-jarduera, jardun politikoa eta kulturala eten edo oztopatuko dituela. Izan ere, lokala hutsik geldituko da, ez baitute “saltzeko edo inolako erabilerarik emateko asmorik".
Hori dela eta, Errondokok auzoko jardun politiko eta kulturala aurrera eramateko ezinbestekoa den espazioa defendatzeko lanean jarraituko duela adierazi du. Gainera, jendeari dei egin diote egoera honen arduradunak salatu eta Errondoko babestu dezaten. Datozen egunetan mobilizazioak egingo direla jakinarazi dute.