“Euskal prentsan gure txokotxoa erdietsi eta egunero-egunero geure aportazio propioa egiten dugulakoan, harro gaude emandako datuez, diote Zuzeueko kideek.
Urte hauetan zehar aldaketa ugari izan direla adierazi dute, bai euskal hedabideetan, baita informatzeko bideetan ere. Hala ere, haiek aurrera jarraitzen dute: “jaiotzan agertu genuen asmo eta helburu berarekin, gure ondar aletxoak jarri, euskaraz ditugun aukeretan leiho eta ateak zabaldu, irakurle, ikusle, entzule sarea handitu, eta denon artean kalitatezko edukiak sortu, gozatu eta elkarbanatzea”.
Gaur egun Zuzeu Podcast izeneko atala dute eta sei podcast ekoiztu dituzte bertan. Aurtengo sorkuntzak Urpeko Bonbarda eta Kaixo Maitia, Zer Duzu? izan dira. Aurrerantzean gehiago egiteko asmoa dute, “stand by egoeran" dituzten saioak berreskuratuz.
Aurrekariak
Duela 5 urte Zuzeu Gaztea Saria jarri zuten martxan Azkue Fundazioaren babesarekin. 30 urtetik beherako gazteek euskaraz idatzi eta iritzia ematera bultzatzeko asmoarekin sortu zuten lehiaketa. Dagoeneko 180 sinadura inguru eta 600 sarreratik gora argitaratu ditu.