Zer egin dezakezu asteburu honetan Bilbon?

uriola.eus 2021ko api. 16a, 13:23

Gaur arratsaldean Deustuko Bidarte Udaltegian Plazara! ekimenaren baitan bertso saioa izango da arratsaldeko 19:00etan.
Gaur arratsaldean errondoku dinamikaren baitan, Sitio Distinto dokumentaren proiekzioa
Gaur arratsaldeko 20:15ean Uribarrin gertatutako azken eraso matxista salatzeko kontzentrazioa Ricardo Arregi kalean.
Bihar goizean Supersur autobidearen aurkako bizikletada egingo dute 10:30ean Zorrozatik.
Bihar eguerdiko 13:30ean Sarrikotik Itziar Moreno presoaren egoera salatzeko manifestazioa abiatuko da San Inazion.
Bihar arratsaldeko 18:00etan AZETek deitutako manifestazioa abiatuko da Santiago plazatik.
Plazan ekimena Mariaren Bihotza plazan

Ekintzaz beteriko asteburua daukagu aurretik Bilbotarrok. Irudi galeria honetan aste honetan Uriolan berri emandako ekintzak aurkituko dituzu. Ez galdu!