Bilboko intzidentzia tasak gora egin du

uriola.eus 2021ko api. 19a, 13:23

Asteburuko txosten epidemiologikoari erreparatuta, Bilboko intzidentzia tasak gora egin du joan den astekoarekin alderatuta. 553ko intzidentzia tasa igarota, koronabirus eremu gorrian mantenduko da Bizkaiko hiriburua behintzat beste astebetez. 

Egoerak ez du hobera egin eremu gorrian sartu ginenetik. 

Osasun eremuetako datuei erreparatuta Deustukoa da berriz ere zerrendako buruan dagoena, 843,65eko intzidentzia tasarekin. Joan den astean 84 kasu positibo berri izan ziren bertan. Deusturen atzetik 600 baino gehiagoko intzidentzia tasarekin Otxarkoaga, Indautxu, Begoña, eta Javier Saenz de Buruagako osasun eremuak aurkitzen dira. 

Bilbon auzo bakar bat ere ez dago eremu berdean, hala ere, egoera "onenean" aurkitzen direnak, Zorrotza, San Adrian eta Alde Zaharra dira, 300 baino gutxiagoko tasarekin. Basurtuko ospitaleko datuei dagokionez, joan den astean guztira 990 kasu positibo berri atzeman ziren astelehenetik igandera. Apirilaren 5eko astean ordea, 907. Hortaz OSI Bilbao Basurtuko intzidentzia tasak ere gora egin du, 528,68ko intzidentzia tasara helduta. 

Koronabirus kasuen datuak osasun eremuka ikusi ahal izateko sakatu hemen 

Bizkaian ostiraletik igandera bitartean guztira 930 positibo berri atzeman dituzte eta gehienak 40-64 adin tarteko pertsonak dira.