LKNk eta Sare Antifaxistak prekaritatearen eta langabeziaren kontrako mobilizazioa deitu dute ostegunean

uriola.eus 2021ko api. 20a, 09:42

Lanaren Konfederakunde Nagusiak eta Sare Antifaxistak langile-klaseari deia egiten diote “egungo gobernuaren lan-politikarekiko gaitzespena adierazteko” apirilaren 22ko elkarretaratzean. 11:00etatik 12:00etara Eliptika plazako (Moyua) Gobernuaren Ordezkariordetzan izango dira "lan-erreformak indargabetzea” eskatzeko.