uriola.eus

Cabacasen heriotzagatik zigortutako ertzainak ez du espetxe zigorra bete beharko

  Jendartea  Bilbo

Iñigo Cabacasen heriotzagatik kondenatutako ertzainari ezarritako bi urteko espetxe zigorra bertan behera utzi du Bizkaiko Entzutegiak. 

"Zuhurtziagabekeriko giza hilketa" leporatuta, bi urteko espetxe zigorra eta lau urteko gaitasungabetzea ezarri zion Auzitegi Gorenak 2012ko apirilaren 5ko polizia operazioan buru zen ertzainari. Orain epaileak bertan behera utzi du ezarritako espetxe zigorra, bi urteko epean berriz deliturik ez egitearen baldintzapean. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa