Sindikatuek hilero egiten duten dinamika honen bidez, Espetxeetako Lege Orokorrak aurreikusten duena betetzeko eskatzen dute, “askatasunaz gabetzen duten zigorrak bete daitezen norbere ingurunetik deserrotu gabe”.
Beharrezkoa ikusten dute espetxe politika berri bat ezartzea “zigorrak familia eta gizarte errotze lekuetatik urrun bete ez daitezen”. Gainera, Covid-19aren egoera dela eta, presoak familia ingurunetik hurbilen dauden espetxeetara hurbil ditzatela eta hauentzako "osasun eta segurtasun baldintzak" hobetzearen aldeko neurri espezifikoak eskatzen dituzte.
Hori dela eta, espetxean dauden preso euskaldunek jasaten duten urruntzeari amaitzea eta espetxe politikan indarrean dagoen salbuespen egoera gainditu beharraren premia aldarrikatu nahi dute.