ELAk eta LABek aldaketarako garaia dela aldarrikatu nahi dute manifestu honen bidez. Hori dela eta, “Aldaketa garaia da” eta ““Aldaketa da aukera. Por un cambio de rumbo. Zaintza, lana, bizitza, herria!” bezalako leloekin hartuko dituzte Bilboko kaleak larunbatean.
ELAren arabera, pentsio publikoen alde egiteko eta lan erreforma indargabetzeko garaia da, “lan hitzarmenak bertan negoziatzeko aukera izateko eta enplegua suntsitu ordez salbatu dadin”.
Pandemiaren ondorioz, milaka lagunen osasuna eta egoera ekonomikoa kaltetuta geratu da, “bereziki emakumeena”. Sindikatuek lan erreformen ondoriozko enpleguaren galeraren aurrean, erakundeek langileak baztertu izana salatu dute. “etekinak lortzen dituzten enpresek jendea kaleratzen ari direlako, euren neurrira egindako legedia baliatuz”, adierazi du ELAk.
Lan erreforma indargabetzearekin batera, zerga erreforma egin beharko litzakeela uste du sindikatuak: “Halako erreformarik gabe, zorra ordaindu beharraren lehentasunak ezinbestean murrizketa gehiago ekarriko baititu”.
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiaren arabera, eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzea ezinbestekoa da eta horretarako langileen parte-hartzea eta herri burujabetza prozesuan sakondu behar da.
Sindikatuek argi dute aldaketa bat lortzeko borrokan jarraitu behar dutela. “badakigu aldaketa horiek egi bihurtzeko presioa egiten jarraitu behar dugula bai kalean, baita lantokietan ere” azpimarratu du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak.
➡️ #M1 | @LakuntzaMitxel: “#Aldaketa garaia da, baina horretarako presioa egiten jarraitu behar dugu: bai kalean, bai lantokietan”https://t.co/6l1vh6qEvm#AldaketaGaraiaDa pic.twitter.com/envgA92b0G
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) April 26, 2021
MAIATZAK BAT
— Bilboko Langile Autodefentsa Sarea (@BilbokoS) April 26, 2021
LANGILE BORROKARI ERREPRESIORIK EZ!
Borrokak saretuz klase batasuna indartu!
⌚ 16:45etan
???? Etxebarrieta Anaien plazan
Hurrengo zapatuan hitzordu garrantzitsua dugu.
Langile antolakuntzaz korapiloa askatuko dugu! pic.twitter.com/qhOzFSThSU
???????? | ???????????????????????????? ???????????????????????????????? ????????????????????????????????????????????????????????????
— Kontseilu Sozialista Bilbo (@Kontseilua_Bilb) April 19, 2021
Langileon Nazioarteko Egunean, sozialismoaren aldeko indar antolatu baten beharra aldarrikatzeko, ???????????????????????????????????????????????????? antolatu dugu.
???? Maiatzak 1, larunbata
????18:30ean
???? Eliptika Plazatik pic.twitter.com/S2MzL7geje