Apirilaren 13an Ziskordaniako Beith Sahur herrian atxilotu zuten. Armatuta zihoazen 20 soldadu baino gehiago bere etxean agertu zirela jakinarazi du Eau de CAFek. 16 egun darabatza atxilotuta eta maiatzaren 2ra arte egongo da, epaileak luzatzen ez badu.
Eau de CAFen arabera, Ruiz Sanchez atxilotu baino lehen, martxoaren 8an Israelgo armada Health Work Committees-en agertu zen, honek lan egiten duen osasun-erakundearen egoitzan eta momentuko Kontabilitate Saileko arduraduna eta arduradun ohia atxilotu zituen. Eau de CAFen ustez, Israelek Osasun Komiteetako proiektuetan delituren bat frogatu nahi dute: “Susmatzen dugu Israelek delituren bat frogatu nahi duela Osasun Komiteetan proiektu humanitarioak garatzeko jasotzen dituzten Europako lankidetza-funtsekin lotuta. Kanpainako kideen ustez, Juana Ruiz Sanchezek horrekin duen lotura aurkitu nahi dute.
Hori dela eta, gaur arratsaldean Areatzan batuko dira atxilotuaren alde egiteko.