Ernaik Naizi adierazi dionaren arabera, langileriaren eta zehazki gazteriaren prekarizazio prozesuak azken hilabeteetan azkarrago joan dira. Mobilizazio honen bidez, “larrialdi egoera” honen aurrean neurriak hartzeko eskatu nahi dute. “Etxebizitza eta enpleguaren problematikak larriagotu” direla adierazi dute. Gainera, orain dagoen osasun egoerak gazteen “osasun mentalean” eragin zuzena duela adierazi dute: depresioa eta suizidio kasuek gora egin dute azken hilabeteotan gazteen artean”.
Horren aurrean “eraldaketa sozial eta burujabetza” eskatu nahi dute ostiraleko mobilizazioan: “eraldaketa sozialean urratsak ematea inoiz baino beharrezkoagoa da, eta horretarako gehiengoak artikulatzea egokitzen zaigu”.