Dara Bilbok hainbat ekintza prestatu ditu maiatzerako

uriola.eus 2021ko mai. 3a, 11:07

Dara Bilbo bihar, maiatzaren 6an, hasiko da ekitaldiak eskaintzen. Pasa diren hilabeteetan ekintza gehienak online bidez egin dira eta oraingoan presentzialak izaten hasiko dira.

Bihar, hilabeteari hasiera emateko, On Ekin Nutrizioa-ko Andrea Larreak eta Nahia Zeziagak tailerra eskainiko dute 10:00etan Zorrotzako AEK Euskaltegian. Maitzaren 11n Ana Labaka Mayozek solasaldia eskainiko du Oihana Bartrarekin arratsaldeko 19:00etan Bira Kultur Gunean. Maiatzaren 13an eta 24an berriro ere On Ekin Nutrizioa-ko beste bi tailer burutuko dira.

Maiatzaren 17 eta 21ean Lorratzen jolasa egingo da Unamuno plazan. Beatriz Alonsok sortutako jolasa Zazpi Kaleak pisten bidez ezagutzean datza. Hainbat txanda egingo dira honetarako, 10:00etan, 10:30ean, 18:00etan eta 18:30ean. Aldi berean, 21ean, Arantza Aresek jertsea egiteko Puntua tailerra eskainiko du online bidez.

Maiatzaren 28an eta 31n Mendiburu. Materia eta Memoria exposizioaren bisita gidatua izango da 10:00etan Arte Ederren museoan eta 28 ere 15:00etatik 17:00etara Thai sukaldaritza tailerra Mikel Escuderoren eskutik.