Elkarretaratzea deitu dute sindikatuek ostegunean Kolonbiako gertaeren aurrean

uriola.eus 2021ko mai. 5a, 11:41

“Kolonbiarentzat bakea, bizitza eta demokrazia” lelopean mobilizatuko dira ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia eta Hiru sindikatuak maiatzaren 5ean, osteguna. Areatzan izango da 18:30ean.

Euskal Herriko sindikatuak batu dira Kolonbiako egoera salatzeko asmoz. Bertako langile klasearen eta herritarren lan eta bizi baldintzak prekarizatzen dituen gobernuaren zerga erreformaren kontra egin nahi dute. Horrekin batera, apirilaren 28tik izan diren herritarren kontrako errepresioak salatu nahi dituzte, poliziaren aldetik 940 biolentzia kasu baino gehiago, 21 hilketa eta 4 biolentzia sexual izan direla jakinarazi baitute: “Azken bost egunetan Kolonbiako herriaren kontra ematen ari den biolentzia justifika ezina; hala nola, biolentzia poliziala bortitza eta Kolonbiako kaleetan ematen ari den indar militarren presentziaren areagotzea gaitzesten dugu”.

Sindikatuek adierazi dute Kolonbian “giza eskubideak errespetu” daitezen, eta “justizia nahiz demokrazia egon dadin” lanean jarraituko dutela. Hori horrela izanda, ostegunean batuko dira Ametzolan eta herritarrei dei egin nahi diete borrokara batu daitezen.