Erronka 650 mendi ezagunenak igotzea eta tontorretan presoen etxerako itzuleraren hasiera aldarrikatzea izango da. Gailurretara igotzeko plana urriaren 3an egitekotan zeuden, baina eguraldi txarra zela eta, atzeratu egin behar izan zuten. Sare-ren arabera, gero eta jende gehiagok osatzen dute ibiltarien sarea eta kilometroak batzen ari dira obejektibo “argi” batekin: “euskal presoen arazoak konpontzea eta bizikidetzaren eta bakearen alde aurrera egitea”.
Preso horien eta haien familien "eskubideak urratzen dituen salbuespenezko araubidearen amaiera” aldarrikatu nahi dute. “Gaixo dauden presoek eta adineko presoek kartzelan jarraitzea eta haur motxiladunek umezurtz egoeran jarraitzea ahalbidetzen du salbuespen-araubide horrek”.
Horren aurrean, ekimen hau sortu dute. Goi, erdi eta behe mailako mendiak igoko dira, “guztiek parte hartzea” nahi dutelako: “Mendizale esperimentatuak; familiak; haurrak; helduak, zaharrak eta gazteak. Baita mendira urtean behin bakarrik igotzen diren pertsonak ere”.