Alde Zaharreko Santiago Katedraleko Portikoa egokituko dute erabilera libre eta publikorako

uriola.eus 2021ko mai. 7a, 13:54

Alde Zaharreko espazio publikoaren gabezia eta Zazpi Kaleetan espazio estalien falta direla eta, Santiago Katedraleko Portikoa egokituko dute. Horrela, auzokideek espazio libre bat izan dezaten.

Turista asko ibiltzen diren auzoa da eta auzokideentzako zerbitzu gutxi egoten direla adierazi du SOS Alde Zaharrak. Publikoak ziren espazioak pribatizatu eta mugatu egin dituztela azaldu du: “Auzokideon elkarguneak diren kale eta plazak tour turistikoz bete zituzten”.

Hori dela eta, SOS Alde Zaharrak auzoa “bizigarri egiteko” neurriak hartzea eskatu ditu sortu zenetik eta “espazio publikoa auzokideon mesedetan erabiltzea”. Hori dela eta, Santiagoko Portikoa auzoari itzultzea erabaki izana lorpen handia izan da haientzat.

Argi dute hau hasiera besterik ez dela izan eta borrokatzen jarraituko dutela adierazi dute: “Auzoko kaleak auzokideonak direla aldarrikatzen jarraituko dugu”.