Alarma egoera amaitu eta neurri berriak ezarri dira Covid-19aren aurrean

uriola.eus 2021ko mai. 10a, 10:16

Alarma egoera amaitu zen pasa den igandean, maiatzaren 9an. Hori dela eta, egoera berriaren aurrean neurri berriak ezarri dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

Hauek izango dira hemendik aurrerako neurriak:

  • Konfinamendu perimetrala bertan behera gelditu da eta Euskadi osotik ez ezik, beste erkidego batera ere mugitu daiteke.
  • Kalean edozein ordutan egon daiteke.
  • Beste pertsona batzuekin elkartu daiteke, ez dago mugarik kopuruan, ostalaritzan eta kirola egiterako orduan izan ezik. Lehenengoan lau pertsona elkartu daitezke, bigarrenean, berriz, 6 pertsona.
  • Establezimendu guztiak 22:00etan itxiko dira.
  • Etxejabeen batzarra edo auzokideen bilerak egin daitezke, betiere segurtasun higieniko-sanitarioko neurriak bermatzen badira.
  • Edukierari dagokionez, ostalaritzan barneko edukiera %50ekoa da, merkataritzan gehienez %60koa eta gutxienez %40koa izango da, lekuaren tamainaren arabera. Joko-lokaletan %50 eta kultur-guneetan %35. Gaztetxeetan, berriz, %50ekoa.
  • Hondartza eta igerilekuetan ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea bainatu bitartean eta espazio jakin batean geldirik egon bitartean, betiere 1’5 metroko distantzia errespetatzen bada.

Hiru astetan zehar egongo dira indarrean. Ondoren, LABI berriro bilduko da egoera aztertzeko.