Hainbat ekitaldi izango dira aste honetan Bira Kultur Gunean

uriola.eus 2021eko maiatzaren 10a

Hiru ekintza burutuko dira BIRAn aste honetan, astearte, ostegun eta ostiralean.

 

Bihar asteartea Ane Labakak "Algara mutilatuak" liburua aurkeztuko du 19:00etan eta solasaldia egingo du Oihana Bartrarekin.

Ostegunean LAUTAN HIRU antzerki jaialdiaren bigarren eguna izango da eta emanaldi ezberdinak eskainiko dira: Elkar Ezagutu Genuen… Piszifaktoria Laborategia Euskaltzaindian 18:30ean,  Piarres Larzabal: Antzerki laburrak Mikel Martinezen eskutik 19:00etan eta Konkreta Teatroaren Ahoy! antzezlana 20:00etan.

Azkenik, ostiralean Iruñeako Burutik taldearen kontzertua izango da 20:00etan.