Proiektuaren kolore eta balore guztiak jaso dituen abestia Maitasunaren ostadarra da eta Eneko Axpek Maisha musikariak parte hartu du San Franciscon. Horrekin batera beste 6 bideoklip daude: Agur bat lagun maite bideokliparekin elkartasuna landu dute, Ausarten kluba-rekin errespetua, Ahoa bizi, belarriak prest-ekin euskara, Egurrezko ametsa-rekin ekologia; Te camelo, Maite Zaitut-ekin kultur aniztasuna eta Sentipenak askatu abestiarekin hezkidetza.