Apirilean egindako manifestazioaren ostean, Unamuno plazan kokatuta dagoen espazio berri bat okupatu zuen Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak. Azken aste hauetan zehar "jazarpen poliziala" jasan dutela salatu dute, eta gaur goizaldean azkenik Udaltzaingoa espazioa hustera sartu da: "Arrakalako atea bortizki bota, barruko kideak identifikatu eta etxebizitza hustu dute".
Gainera, bihar, asteazkena, Desokupa enpresa Alde Zaharreko etxebizitza bat desalojatzera datorrela adierazi du AZETek. Hori dela eta, gosari antifaxista eskainiko dute Unamuno plazan 7:30etik 11:30era. Sindikatuaren hitzetan, "etxebizitzaren eskubidea ukatu nahi diguten faxistei, auzo antolatu bat aurrean edukiko dutela erakutsikoa diegu".
Ez dute desalojatu nahi duten etxearen informaziorik. Horregatik, email bat zabaldu dute (azauzodefentsa@gmail.com) "aurretik informazio hori biltzeko asmoarekin edo egunean bertan eskuratu eta erantzuna emateko".