Bizkaiko Foru Aldundian eta Batzar Nagusietan Zerbitzu-zorroan sartutako zerbitzuen aldarrikapena egin dute. Mendekotasuna, desgaitasuna, bazterketa eta babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua eskatu dute. Horrekin batera, gizarteratze-premiei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa, eta bazterkeria- eta marjinazio-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-zentroak.
Elkartearen arabera, Bizkaian gero eta aberastasun handiagoa dago, “baina gero eta okerrago banatuta”. Horregatik, Foru-sailek eta Batzar Nagusiek beharrezko baliabideak jar ditzaten eskatu dute, bizkaitar guztiek “bizimodu duina” izan dezaten alderdi guztietan.
Aurkeztutako mozioari dagokionez, Bilbon du abiapuntua. Izan ere, hainbat kaleratze gauzatu dira Euskalduna zubiaren beheko aldean, Atxuriko kirol kantxetan eta Campo Volantin zelaian, besteak beste, nahiz eta pandemia egoeran egon eta alkateak publikoki adierazi Udaltzaingoari jarraibideak emateko asmoa eta kontuan har zezaten 10:00etatik aurrera hainbat pertsona kalean bizi zirela.
Elkarteak planteatzen duenaren arabera, lehenik, Udalbatzak Bilborako kontingentzia plan bat egitea erabaki beharko luke, “inork kalean bizi behar ez izateko behar adina plaza bermatzeko”. Bitartean, kalean daudenei higiene- eta elikadura-baliabide nahikoak bermatuko zaizkiela azaldu du.
Bigarrenik, Altamirako aterpetxeak zabalik jarraitzeko eta Montañoko aterpetxea berehala irekitzeko eskaera egin dute, “pandemiak irauten duen bitartean eta beharrezko zerbitzu guztiak bermatuta”. Gainera, beharrezkoak diren eguneko zentroak sortzea aldarrikatzen dute, legearen arabera derrigorrezkoak baitira.
Azkenik, “Plan Estrategikoa” aprobetxatuko dela adierazi du Bilbon behar adina zerbitzu sartzeko, ostalariak eta ostatuak turismoari irekitzen zaizkionean “inor ez dadin kalean bizitzera behartu”.
Zerbitzu horiek ezartzeari dagokionez dauden "hutsuneak" konpon daitezela eskatzen dute.