Lan-osasuneko protokoloei jarraituz, bere baldintzetara egokitutako lanpostu bat eman zioten langileari haurdun zegoela jakinarazi zuenean. Orain duen aldi baterako kontratua amaitu egingo zaio eta ELAren arabera, “kontratazio-zerrenda berrian duen posizioagatik”, beste lanpostu bat esleitu behar diote. Aldiz, Lan-poltsak kudeatzeko irizpideei jarraitzea erabaki dute “kontratu gabe uzteko”, haurdun dagoela eta suhiltzaile-lanik ezin duela egin argudiatuz.
Gainera kontratazioaren zerrendatik kanpo utziko dutela jakinarazi du sindikatuak, “haurdunaldian geratzen zaizkion hilabeteetan eta erditze ostetik errekuperatzeko behar dituen hurrengoetan”.
ELAren ustez, erabaki horrek berdintasun-printzipioaren aurka egiten du. Horregatik, langileari babesa emateko eta Bilboko Udalari berdintasunaren aldeko “benetako politikak” eskatzeko batuko dira ostegunean Aznar eraikinean 11:00etan.