Aurtengo BBK Live jaialdia 2022ra arte atzeratu da

uriola.eus 2021ko mai. 18a, 19:24

2021an ospatzekoa zen BBK Live jaialdiaren 15. edizioa ezin izango da programatutako egunetan ospatu, beraz, datorren urtera arte atzeratu da. Antolatzaileen arabera, osasun egoerak ez du uzten haiei gustatuko litzaieken bezala ospatzen.

Jaialdia uztailaren 8an izan beharra zuen. Hori dela eta, datorren urtean ospatuko den jaialdiko artisten zerrenda argitaratuko dute egun hori baino lehen.

Antolatzaileen hitzetan, “erabat frustratuta gaude aurten ere ezin izango dugulako jaialdia egin". Hala ere, itzulerak merezi izango duela eta “sinestezina” izango dela adierazi dute.